Greba orokorra deitu dute eguenerako Arrasaten

Miren Arregi Amasorrain 2008ko mai. 5a, 22:18
Herritar talde handi batek greba orokorra deitu du eguenerako Arrasaten, Soto del Realen dagoen Ino Galparsoro alkatearen espetxeratzea salatzeko. Prentsaurrekoan ertzaintzak hizlariak identifikatu egin ditu eta tentsio uneak bizi izan dira, baina azkenean prentsaurrekoak aurrera egin du, bestelakorik gabe.

Greba orokorra deitu dute Arrasaten eguen honetarako. Ino Galparsororen kartzelaratzea salatzeko mobilizazio eguna izango da maiatzaren 8a Euskal Herri osoan, eta Arrasaten greba orokorrerako deia egin dute.

Herritar ugari batu dira astelehen arratsean Monterron parkean, Soto del Realen espetxeratuta dagoen Ino Galparsoro alkateari babesa emateko eta bere espetxeratzea salatzeko. Prentsaurrekoa egiten hasi bezain laster, hainbat ertzain parkera igo dira eta hizlariak identifikatu dituzte. Tentsio uneak bizi izan dira, baina ez da bestelakorik izan. Azkenean prentsaurrekoak aurrera egin du, ertzainek gertutik jarraitu arren.

Greba Arrasaten

Alkateari babesa eman eta espetxeratzea salatzeko, herritar talde horrek greba orokorra deitu du eguenerako Arrasaten; Euskal Herriko gainontzeko herrietan, berriz, mobilizazioak egingo dituzte.

Modu berean, herritarrak deitu dituzte egun horretan, eguenean, Ino Galparsororen espetxeratzea salatzeko egingo diren manifestazioetan esku hartzeko: Arrasaten bi egingo dituzte, bata 12:00etan eta bestea 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak