Zinera joateko aukera ere izango da abuztuan, Arrasaten. Uztailean bezala, abuztuan ere Monterron parkeko emanaldiek aurrera jarraituko dute. Film guztiak 22:30ean hasiko dira.
Hasteko, abuztuaren 6an, egubakoitza, Spanish
Movie filma eskainiko da. Hainbat pelikula arrakastatsuen parodia
egiten dute film horretan. Hilaren 13an, berriz, Yo también pelikula emango da. Azken Goya sarietan aktore eta kantu onenaren sariak eskuratu zituen. Abuztuaren 20an, Furia de titanes akziozko filma eskainiko da. 1981 Desmond Davis-en izen bereko pelikularen remakea da hori. Amaitzeko, abuztuko azkeneko egubakoitzean, hilaren 27an, Oceanos film dokumentala eskainiko dute.