Hatortxurockerako
egindako abestia eta bideoklipa da Kristal Kolpatuak. David Zabalak eta Paul Urkijok
egindako lanak, sorkuntza saileko lehen saria eskuratu du. Besteak
beste, bideoklipean, Ken Zazpiko Eñaut Elorriagak, Kop taldeko Juanrak edota Sorkun
abeslariak hartzen dute parte Governorsekin batera. Talde
arrasatearrak, disko berria 2010eko martxoan kaleratuko duela iragarri
du gainera.