Gose taldeak Espainiako Musika sarietarako izendapena jaso du

Maider Arregi 2009ko ots. 5a, 12:04
Arrasateko Gose taldearen "16 eskailera" abestiak jaso du euskarazko abesti onenaren izendapena. Sariak, martxoaren 12an banatuko dituzte Badajozeko Kongresu Jauregian.

Goseren 16 eskailera, Fermin Muguruzaren Balazalak eta Benito Lertxundiren Mirotzak abestiak jaso dute  Euskarazko Kantu Onenaren sailerako izendapena.
Bestalde,  Fitok  bi izendapen ditu.  Batetik, Rock Disko Onenaren saria eskuratzeko aukera izango du Andres Calamarorekin batera osatutako 2 son multitud lanagatik. Bestetik, Ikus-entzunezko Musika Ekoizpen Onenaren sarirako ere izendatuta dago Calamarorekin batera osatutako lanagatik.
We Are Standard talde bizkaitarraren diskoa, berriz,  Rock Alternatiboko Disko Onenaren sarirako dago izendatuta.

Azkenik, Kepa Junkeraren Etxea diskoak Musika Tradizionaleko Disko Onenaren sarirako izendatu dute.

GOSE - HEY BOY! We Are Standard - The last time

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak