Gose taldeak diskoa aurkeztuko du urriaren 12an

Mireia Bikuña 2009ko ira. 11a, 14:29
Gorri koloreko diskoa urriaren 12an aurkeztuko dute Bilboko elkarte batean, 12:00tan. Udan egon dira sartuta Arrasateko Shot! estudioan. Guztira, hamar kantu grabatu dituzte.

Taldekideak gustura daude emaitzarekin. "Gustura gaude diskoarekin. Baina beti esan izan dugu Goseren disko onena hurrengoa  dela; hortaz, urriaren 12ra arte gorri kolorekoa da egin dugun disko onena. Hortik aurrera, batek daki!", dio Osinagak.

Aldaketa gutxi

Hirugarren diskoa egiteko trikitia, musika elektronikoa eta gitarra rockeroak erabili dituzte, aurreko bietan bezala. "Gose taldearen oinarriak hasi gineneko berberak dira. Baina uste dugu badagoela aldaketarik lehen diskotik, beltz kolorekotik gorri kolorekora. Pentsatzen dugu lau urte hauetan zerbait ikasi dugula. Dena den, aldaketak aldaketa, Gose taldeak Gose izaten jarraitzen du", esan digu Osinagak.

Realaren mendeurrena

Goserekin disko berria grabatzen egon arren, Realaren mendeurreneko kantuan parte hartzeko denbora izan zuen. "Ez naiz futbolzalea, baina kantuan parte hartzean Realaren kontu asko ikasi ditut. Kolaborazioa egiteko deitu zidatenean ez nuen zalantzarik izan. Kolaborazioak oso aberasgarriak dira eta egiteko oso errazak", azaldu digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak