Arrasateko Gose taldeak Carlinhos Brown abeslari ezagunarekin agertokia konpartituko du brasildarrak Espainiako Estatuan egingo dituen hiru kontzertutan.
Emanaldi horiek maiatzean izango dira: hilaren 8an, Madrilgo La Riviera aretoan; hilaren 10ean, Valladolideko Pisuerga kiroldegian; eta 26an, Segoviako Albuera futbol zelaian.
Gose taldekoen esanetan, Brown kantariak gustuko du arrasatearren musika; eta Bizz ekoizpen enpresaren bitartez lortu dituzte emanaldiok.
Gose taldearen trikia eta elektronika eskaintzak harrera gero eta hobea dauka aspaldian.