Gose, Kurdistanera

Edu Mendibil 2009ko mai. 28a, 18:59
Gose taldeko kideak Kurdistan aldera atera dira gaur goizean. Turkiako Kurdistango hiriburuan, Dyarbakir-en, Kültür Sanat Festivali delakoan hartuko dute parte aste bukaeran.

Musika, zinema eta arte kurdoa biltzen ditu aipatutako jaialdiak. Hain zuzen ere, 9. ekitaldia da aurtengoa eta Gose izango da bertan parte hartuko duen lehen talde euskalduna. Ines Osinagaren hitzetan, "antza denez, betitik izan dute interesa talde euskaldunen bat gonbidatzeko eta guretako sorpresa atsegina izan da antolatzaileen deia jasotzea. Esperientzia berria da guretzat eta jakin minez goaz hara... Esan digutenez, iazko jaialdian 100.000 lagun inguru batu ziren eta gauza handia izango da han jotzea. Pentsa, lehen aldia da ekipoa fakturatzen dugula, orain arte furgonetarekin ibili garelako hara eta hona". Esan bezala, gaur, eguena, atera dira eta bidaia luzea zuten Goseko hiru kideek eta haien bi laguntzaileek. Bilbotik atera dira goizean goiz, eta eskalak zituzten Madrilen, Istanbulen eta Dyarbakiren. Zapatuan egingo duten emanaldiaren gainera zera adierazi zigun atzo Ines Osinaga Goseren ahotsak: "Egiten ditugun kontzertuaren antzerakoa izango da...". Astelehenean bertan itzuliko dira Gosekoak Kurdistanetik.

Disko berria, udazkenean

Azken emanaldia maiatzaren 16an egin zuen Gosek, Atarrabian. Ekainaren 26an 3.60 aretoan joko dute eta hilaren 27an, berriz, Bilbon, Kukutzako gaztetxean. Dagoeneko disko berria dihardute gertatzen. Durangoko azokarako kaleratuko dute. "Kolore baten izenburua izango duela esan dezakete bakarrik...", dio Inesek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak