Egungo igogailuak Bizkaia etorbidea eta Gorostiza auzotik Monterron parkeraino heltzen den bidea lotzen ditu. Bada, hasiberri diren obren helburua da igogailu publikoa Gorostiza auzora arte luzatzea, hau da, egungo igogailuari beste solairu bat gehitzea.
Diseinu ikusgarria
12 metro luzatuko dute, eta dorretxo bat egokituko dute igogailuaren goialdean. Dorretxoak diseinu ikusgarria izango du eta oinezkoendako pasabide bat ere eraikiko dute, igogailua eta auzoa lotuko dituena. Udalak obrak hasi baino lehen zehaztu zuen aurrekontua izan zen 247.000 eurokoa.