Gorostizako parkea berritzeko obrak, adjudikatuta

Ubane Madera 2009ko uztailaren 14a

Erguingo Herri Eskolatik gertu dagoen jolas parkea berritu egin behar du Arrasateko Udalak. Atzoko (martitzenean) udal gobernuaren batzarrean adjudikatu zituzten lanok. Yor enpresak egingo ditu, Zerrajerako jolas parkea eta lehenago Santa Barbarakoa eraiki zituen enpresa bera.

Udaleko Obra Sailetik emandako xehetasunen arabera, kulunkak, zalditxoa, eta besteak beste, etxola txirristaduna izango ditu. 20.000 euro inbertituko ditu Udalak jolas parke hori berritzen; asmoa da opor osterako parke berria ipinita egotea.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak