Google taldea irabazle Zaldibarren

Edu Mendibil 2009ko uzt. 19a, 21:45
Zaldibarko 24 orduko txapelketan, finalean, Google eta Poli&Cia taldeak izan dira aurrez aurre eta penalti jaurtiketetan Google nagusi da. Antolatzaileak pozik azaldu dira lortutako parte hartzeagatik eta Zaldibarren izandako giroagatik. 16 talde lehiatu dira atzo goizetik.

Zaldibarko 24 orduko txapelketari lau ordu falta izan zaizkio aurten 24 ordukoa izateko. Txapelketa zapatu goizean hasi zen, 09:00etan, eta domeka goizaldean, 05:00ak aldera amaitu da. Finalean Google taldeak penaltietan irabazi dio Poli&Ciari, partidua banakako berdinketaren amaitu ondoren. Poli&Cia taldea 0-1 aurreratu da 5. minutuan Jokin Gorroñogotiak egindako gol bati esker. Partidua amaitzeko zazpi minutu falta zirenean Julen Elortzak banakoa egin du penalti bati esker. Kalitate handiko gazte jokalariak ditu Poli&Ciak eta aurrera egin dute garaipenaren golaren bila, baina Googlekoek berdinketari eutsi diote. Julen Zaitegi Google-eko atezainak zerikusi handia izan du horretan. Eta penaltietan ere erabakigarria izan da haren lana (hasierako penalti tandan berdindu eta azkenean 6-5 nagusitu da Google). Txapelketako jokalari onenari zegokion saria jaso du Zaitegik. 

Esan bezala, goizeko bostak inguru ziren txapelketa amaitu orduko. Zapatu goizetik 16 talde aritu dira lehian, lau multzotan banatuta. Multzo bakoitzean talde guztiek elkarren aurka jokatu dute eta sailkapenaren araberako final zortzirenak antolatu dituzte. Edozein modutan, lau multzoetako txapeldunak izan dira finalerdietara iritsi diren taldeak: Poli&Ciak 2-1 irabazi dio 20 Pacari eta Google 3-2 nagusitu zaio Dribling taldeari, Zaldibarko txapelketako liga eta kopa txapeldunari hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak