Gomendatzen Dizut zozketarako azkeneko egunak

Ubane Madera 2008ko ira. 25a, 13:40
Azkeneko egunak dira oporretako gomendioen lehiaketan parte hartzeko. Hau da, Gomendatzen Dizut lehiaketan edo zozketan parte hartzeko. Hain justu ere, Irailaren 30ean bukatuko da epea.

Parte hartzeko, oporretako gomendioak bidali behar dira, lo egiteko leku gomendagarriak esan, paraje ikusgarrien berri eman, deskontu txartelen gaineko informazioa, herri edo hirigune interesgarrien gainekoa eta halakoak.

Arrasateko Udal Gazte Bulegora eraman behar dira gomendio horiek, eta gero, jasotako gomendio guztiekin zozketa egingo dute, sariak emateko.

Hain justu, 12-17 urte arteko saridunak 300 eurotan baloratutako ikus-entzunezko materiala eskuratuko du; eta 18_30 urte artekoek ikus-entzunezko materiala edo gustuko oporralditxoa, biak ala biak 500 eurotan baloratuta.

Informazio gehiago behar izanez gero, honako blogean kontsulta daiteke: www.aizue.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak