Goizean (11:30ean) egingo du Ferixalekua-Altamira igogailuak lehen bidaia

Ubane Madera 2009ko abe. 18a, 10:09
Udal agintari eta teknikariek (eguraldiaren arabera) estreinatuko dute Ferixalekua eta Altamira lotzen dituen igogailu publikoa. Behin hori eginda, inauguratutzat emango dute igogailua eta edozeinek erabili ahal izango du. Hasiera batean 24 orduko funtzionamendua izango du, "esperientziak esatean badigu hori horrela ezin dela izan, aldatu egingo dugu" azaldu du Ino Galparsoro alkateak.

Ferixalekuko igogailu publikoa Otalora Lizentziaduna kaletik ateratzen da, Amaia Udal Antzokiaren ondotik. Gernika oinezkoen pasealekuraino iristen da igogailuaren lehen zatia. Eta gero, handik gertu ateratzen da igogailuaren bigarren zatia, Jose Luis Iñarra kalearen 32. zenbakiraino.

Igogailu erabat bertikala da, ikusgarria, gardena delako, eta zortzi lagunendako lekua dauka. Eta zerbitzua emango die Altamira-Makatzena inguruan bizi diren bizilagunei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak