Goikobaluko bikote bi egongo dira Euskal Kantu Txapelketako finalean

Jon Berezibar 2007ko azaroaren 5a

Arrasateko hiru taldek hartu dute parte 11. Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketan, eta, azken kanporaketa saioa jokatu eta gero –joan den eguenean izan zen hori, Lezon–, haietatik bi finala jokatzeko sailkatu dira. Black Tie bikotea eta Eneritz Urrutiak, Ainhoa Baltzategik eta Beatriz Azurmendik osatutako hirukotea dira. Bi taldeak Goikobalu abesbatzako kideek osatutakoak dira. Finala datorren zapatuan, hilak 10, jokatuko dute, Donostiako Antzoki Zaharrean. Bederatzi bakarlari, sei bikote eta hiru talde lehiatuko dira.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak