Oh Happy Day Goikobalu abesbatzarendako

Ubane Madera 2009ko eka. 11a, 11:20
Datorren ekainaren 21ean, hau da, bi domeka barru, Goikobalu abesbatzako bost kidek, Ahotsak Studio izeneko ahots taldearekin batera, ETB1eko Oh Happy Day 2dean saioan parte hartuko dute. Bestalde, ikasturte bukaerako kontzertua egingo dute ekainaren 19an, San Frantzisko elizan.

Ahotsak Studio taldea ahots teknikako ikaslez osatuta dago; hain justu ere, Arrasateko Goikobalu Abesbatzan ahots teknika ikastaroak antolatzen dituzte ikasturtean eta eskola horietan diharduten ikasleek, beste 10 bat kantariekin batera, Ahotsak Studio taldea osatu eta Oh Happy Day saioaren grabaketa egin zuten aurreko astean.

15 kantari

Esan beharra dago, hori bai, ez dutela txapelketa horretako kastingean parte hartuko, baizik eta talde gonbidatu moduan saioari agurra emango diotela. Hamabost kantarik jardungo dute eta Jesucristo Superstar, Let the sun shine eta Oh happy day abestiak kantatuko dituzte, koreografia eta guzti.
 
Taldearen arduradunak Ana Elorza lekeitiarra  eta Haizea Muñoz donostiarra kantu irakasleak dira.

Ikasturte amaierako kontzertua

Hori batetik. Izan ere, Goikobalu abesbatzarekin jarraituz, bestetik iragarri dute aurtengo ikasturtea bukatzear dagoela eta agurtzeko kontzertua egingo dutela. Datorren ekainaren 19an egingo dute, egubakoitza. Hitzordua egin dute San Frantzisko elizan, 20:00etan. Goikobalu Txiki abesbatzak lau kantuko egitaraua prestatu du eta Goikobalu Gazte abesbatzak, berriz, 13 kantuko saioa.

Ateak zabalik

Era berean, ikasturte amaiera badatorrela-eta, Goikobalu abesbatzako arduradunek adierazi nahi dute datorren ikasturterako ateak zabalik daudela, abesbatzan parte hartzeko kantari moduan edo ahots teknika ikastaroetan parte hartzeko

Informazioa gehiago nahi duenak Goikobalu Abesbatzara deitzea besterik ez dauka. Telefono hauetako batera dei daiteke: 615760289 edo  649 07 06 37 edo Internet bidez kontsultatu: www.ahotsakstudiovoices.com   webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak