Goikobalu Abesbatzak urrezko saria eskuratu du Errenteriako txapelketan

Maider Arregi 2007ko urt. 2a, 17:20
Errenterian ospatutako Gabon kanten txapelketan primeran aritu zen Goikobalu Abesbatza. Izan ere, haurren atalean, Arrasateko Goikobalu B taldeak urrezko saria lortu du eta Goikobalu Ak brontzezkoa. Aurkeztutako gainontzeko abesbatzek maila bikaina erakutsi zuten.


Errenteriako Gabon Kanten Txapelketan Gipuzkoako zazpi abesbatza ezberdinek hartu zuten esku. Garaipena Goikobalu Txiki Bk eta Errenteriako abesbatzak eskuratu zuten.

Epaimahaia  Eskifaia Abesbatzako zuzendariak, Gorka Aierbek, Ametsa Abesbatzako Fernando Etxeparek eta Sostoa Abesbatzako Jesus Mari Sagarna musikagile eta zuzendariak osatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak