Goikobalu abesbatzak egoitza propioa eskuratu du

Txomin Madina Milikua 2007ko mar. 16a, 10:28
17 urte pasatxoko ibilbidea du Arrasateko Goikobalu abesbatzak, baina orain artean ez du entseatzeko lekurik izan. Udalarekin lortutako akordio bati esker, Zerrajerako 180 metro koadro inguruko etxabea erabili ahalko dute hemendik aurrera.

1989an sortu zuten Goikobalu abesbatza, eta gaur egun, 45 kide inguru ditu nagusien taldeak. Baina orain arte, entseatzeko edota bilerak egiteko, beste talde batzuen lokalak erabili behar izan dituzte, Arrasate Musikalenak edota San Viatorrekoak, adibidez. Gutxi barru, euren lokala izango dute, eta pozez hartu dute albistea.

Zerrajerako etxabeetan izango dute lokal berria, eta 180 metro koadro inguru ditu. Lokala eraberritzeko lanak, abesbatzaren beharren arabera egingo dituzte.

Gauzendako ere lekurik ez

Ia hamazazpi urte hauetan, non entseatu izan ez arren, Euskal herritik kanpo hainbat emanaldi eta lehiaketetan parte hartu dute, Madrilen edota Argentinan, adibidez. Baina lokalik ez izatearen eragozpen bakarra ez da entseatzeko lekurik ez izatea. Abesbatzarekin harremanetan jartzeko, bilerak egiteko zein jantziak gordetzeko ere arazoak izaten zituzten. Hemendik aurrera, hori ere konpondu egingo da.

Apirilerako lokal berrian

Apirila haserarako birmoldatze lanak amaituta egotea espero dute, eta segidan hasiko dira lokala erabiltzen. Behin behinekoa izango da egoitza hau, izan ere, Musika Etxea eginez gero, hara aldatuko lirateke.

Goikobaluk gainera, abestea gustatzen zaion orori, eurengana hurbiltzera animatzeko deialdia egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak