Hala, taldeko abeslari eta bazkidez osatutako batzarrak positiboki baloratu zuen iaz egindako lana. Rakel Murgiondo Goikobaluko kide eta Goikobalu Gazteko arduradunak hauxe jakinarazi zuen: "Iaz pentsatu genituen proiektu guztiak aurrera eroan genituen". Proiektuon artean, Tolosako abesbatza txapelketako sarrera ekitaldian talde gonbidatu moduan parte hartu izana nabarmendu zuen Murgion- dok, besteak beste.
2009a, ekitaldiz lepo
Aurtengo asmoei dagokienez, hamaika ekitaldi egitea pentsatu du Arrasateko abesbatza taldeak. Eta ekitaldiekin hasiak dira dagoeneko; izan ere, otsail amaieran hasi zuten Santiagorako bidearen lehen etapa –azaroan eta abenduan jarraituko dute; Vianara eta Garesera abestera joango dira.
Santiagorako bideaz gain, hona hemen aurreikusi dituzten beste zenbait kontzertu: Eibarren Carmina Burana deritzon kantu sortatik zenbait kantu abestuko dituzte; apirilaren 4an, Musikaldiaren barruan Mozarti Requiema abestuko dute San Frantziskoko parrokian; eta Pazko Astean Granadara egingo dute irteera. Hortaz, 2009a ekitaldiz lepo datorren urtea da Goikobalurentzat.