Bada, proiektu horren gainean jasotako hasierako dokumentazioa esku artean, Arrasateko Udalak hasteko eskatu du bidalitakoa baino dokumentazio osoagoa jasotzea: "Arrastaeko udalerriarengan eragina duen eremuari buruzko plano osagarriak, eskala egokian"; eta baita ere, "kontsultari erantzuteko epea" luzatzea.
Bailara "estua"
Arrasateko erakunde nagusiak azpimarratu du, baita ere, "Debagoieneko eskualde hau interes orokorreko azpiegitura handi askoren pasabidea" dela (Paris-Madrid autobidea, AHT, Gaseoduktoa…) eta azpiegitura horiek jasotzeko "lur asko erabiltzen" dela.
Azken horrekin lotuta, dio, baita ere, "hiritar edo nekazaritza erabileretarako oso lur erabilgarri gutxi geratzen" dela eta ondorioz halako azpiegitura baten inguruarekiko eragina handiagoa dela.
"Teknikoki oso txarra"
Bestalde, gure ibarra "beste alternatibetan ikututakoak baino askoz estuagoa" dela ere alegatu du Arrasateko Udalak, "beraz, honako ezapiegitura berri bat jasotzeko okerragoa".
Eta gaineratu du proiektu hori hasiera batean ez zegoela aurreikusita "teknikoki oso txarra dela era objektiboan ezin delako ukatu".
Gizarte eredua aldatu behar
Bukatzeko, Arrasateko Udalak aipamena egiten dio, baita ere, gaur egungo egoera ekonomikoari, salatzeko "etorkizuneko gizarte eredua berraztertu behar dela talde politiko eta gizarte eragile guztien ahotan entzuten ari garenean, era honetan azpiegitura berriak eraikitzea zalantzan jartzea ere bidezkoa".
Izan ere, Espainiako Ingurumen Ministerioak bidali du linea elektrikoaren gaineko hasierako dokumentazioa, Ingurumenaren Gaineko Eragina dela-eta. 30 eguneko epea ematen du "dokumentuari buruzko kontsultari erantzun ahal izateko".