2009an ekoiztutako bederatzi film labur batzen ditu aurten. Antolatzaileen esanetan, aurten ere "ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan izateko". Hala, Telmo Esnal, Koldo Almandoz edo Arkaitz Basterra bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahalko dira, baita oraindik hain ezagunak ez diren baina etorkizun oparoa duten beste batzuen lanak ere: Estibalitz Ariz, Itziar Faido eta Urko Mauduit, besteak beste.
Esandako moduan, maiatzaren 6an izango da emanaldia Arrasateko Amaia antzokian, 20:30ean hasiko dira.