Ertzaintzaren patruila batek gidari bat ohikoak ez diren maniobrak egiten ari zela ikusi dute Arrasaten gaur goizaldean. Orduan, agenteak ibilgailura hurbildu dira eta barruan zihoazenak identifikatu dituzte.
Agenteek hamaika anfetamina dosi eta lau zati haxix aurkitu dituzte gidariak arropa artean ezkutatuta zituen bi diru zorrotan. Ertzaintzak J.M.M. (41 urte) gizonezkoa atxilotu dute, droga trafikoaren delitu bat eta trafikoaren segurtasunaren aurkako beste bat leporatuta. Horrez gain, atxilotua gidatzen ari zen ibilgailua ibilgetu egin dute.
Atxilotua hurrengo orduetan epailearen esku utziko dute.