Gizonezko bat hil da Olandixoko tuneleko lanetan

Usoa Agirre 2009ko urriaren 2a

Atzo, urriak 1, gauean izan zen lan-istripua, 22:45ean, Arrasate mendebaldeko saihesbideko (Olandixo) lanetan. Istripua lantegien gunean gertatu zen. 34 urteko gizonezko langilea orgarekin maniobratzen ari zen talud batean, irauli eta bertatik erori zen.

Goizean goiz Osalaneko teknikari bat joan da istripua gertatu zen lekura bertara, istripua zerk eragin zuen argitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak