Gizonezko bat atxilotu dute, emaztea mehatxatzea egotzita

Usoa Agirre 2008ko maiatzaren 26a

Atzo, domeka, 22:30ak inguruan Arrasateko emakume batek Sos Deiakera deitu zuen, senarra etxera mozkortuta joan zela eta jarrera biolentoa zuela esanez. Ertzainak joan ziren etxera eta gizonezkoa aurkitu zuten 56 zentimetroko matxetea eskuan zuela, emaztea hilko zuela mehatxu eginez. Ertzainei matxetea sartzeko keinuak egin ei zituen, baina ertzainek erasoa saihestea eta gizonezkoa gelditzea lortu zuten. Gizonezkoa atxilotu egin zuten, heriotza mehatxuak egitea eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak