Gizonezko bat atxilotu dute, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita

Usoa Agirre 2010ko eka. 1a, 13:43
Gauerdian atxilotu dute ertzainek 22 urteko gizonezko bat emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita, ustez bikotekideari eraso egiteagatik. Biktima osasun zerbitzuetan artatu behar izan dute sudurrean lesioak zituelako.

Gauerdia baino minutu batzuk lehenago jaso dute ertzainek abisua, esanez, herriko plazan dagoela erasotua izandako emakume bat eta zenbait lesio dituela.

Ertzainak bertara gerturatu eta emakumezkoa eta gizonezko bat topatu dituzte: emakumeak odolduta zituen aurpegia eta arropa; gizonezkoak, berriz, odol orbanak zituen eta urratuak gorputzean.

Anbulantzia bat eskatu eta gertatutakoa ikertu ostean, gizonezkoa atxilotu dute ertzainek, emakumearen bikotekidea, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita. Ertzaintzaren arabera, bizi diren etxean hasi dute eztabaida eta gizonezkoak burukada bat eman dio sudurrean emakumeari, sudurra apurtuz.

Atxilotua epailearen esku utziko dute beharrezko izapideak egin ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak