Atzo (igandea) 22:15 inguruan, emakume bat Ertzaintzak Arrasaten duen egoitzara bertaratu zen, senar ohiak eraso egin ziola esateko. Aurpegia eta lepoa gorrituta zeuzkan pertsona horrek, salatzen ari zen erasoaren ondorioz. Agenteek Arrasateko Ospitalera lagundu zuten, bertan arta zezaten.
Ertzaintzak jakin zuenez eta lekuko batek baieztatu zuenaren arabera, ustezko erasoa Arrasateko etxebizitza batean izan zen, biktima bikotekide ohiarekin dituen seme-alaba bien bila joan zenean. Etxebizitza horretan eztabaidan hasi ziren eta, salaketaren arabera, gizonezkoak emazte ohiari ileetatik heldu eta aurpegia eta burua kolpatu zizkion, biktima lurrean zegoenean.
Euskal Poliziako agenteak gertakaria jazo zen tokira joan ziren eta F.S.A. atxilotu egin zuten, familiartean izandako tratu txarren ustezko delitu baten egilea delakoan. Atxilotua gaur (astelehena) jarriko dute Bergarako Epaitegiaren esku.