Gizon bat atxilotu dute bart taberna batera indarrez sartu eta txanpon-makinatik ostu duelakoan

Jon Berezibar 2010eko irailaren 23a

Herrizaingo Sailak zabaldutako oharraren arabera, "erdialdeko plaza bateko" taberna baten indarrez sartu da eta irekitako txanpon-makinaren alboan aurkitu dute 29 urteko gizonezkoa goizaldeko lau eta erdietan.

Auzo batek, kaletik zetozen hots arraroak entzunda, ohartarazi ditu agenteak. Bergarako Ertzain Etxetik patruila bat bertaratuta, poliziek tabernako atearen sarraila kalteekin eta erdi zabalik zegoela ikusirik, establezimendura sartu eta barrenean jolas-makinaren alboan aurkitu dute gizonezkoa. Ertzainek jakinarazi dute balizko lapurrak aldamenean zeuzkala bihurkin bat, ahuntz-hanka bat eta linterna bat. Horien guztien alboan ustezko delitugileak txanponez beteriko poltsa zeukan, ia 600 eurorekin, eta soinean zeramatzan beste 230 euro.

Bergarako Epaitegiaren eskuetan utzi dute ertzainek atxilotua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak