Gizarte parte-hartzea sustatzeko ikastaroa egin dute asteon Arrasateko Kulturaten

Miren Arregi Amasorrain 2008ko ekainaren 13a

Gizarte parte-hartzea sustatzeko ikastaroa egitn dute asteon Arrasateko Kulturaten. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baketik zentroak antolatu dute ikastaroa, erakundeak gizartera eta gizartea erakundetara hurbiltzeko helburuarekin.

20 bat lagunek egin dute asteon Arrasateko Kulturaten egin duten gizartearen parte hartzearen gaineko ikastaroan. Gipuzkoako Foru aldundiaren helburua legealdi honetan kultura politiko berri bat sortzea da eta filosofia horren baitan antolatu dute Gipuzkoako 12 herritan egingo den ikastaroa. Ikastaroaren antolaketa Baketik zentroaren esku geratu da.

Gizartearen parte hartzeari dagokionean gabeziak daudela ikusi dute adituek eta joera parte-hartzaile hori bultzatzeko kanal edota bide berriak ireki gura dira.

Horretarako, herritarren partaidetzaren gaineko hausnarketetatik abiatuz, gizarteak arlo horretan egin ditzakeen proposamenak edota ekarpenak bideratu gura dira, sektore guztiak kontutan hartuz.

Gai publikoei begirako parte-hartzea da ikastaroetan bultzatu gura dutena, hala nola, bakeari, bizikidetzari, gizarte politikari edota ingurugiro gaiei  dagokienean. Jendea trebatzea lortu gura dute.

Ikastaroa dago estrukturatuta hiru ataletan. Lehenengoan teoria lantzen da, bigarrena gizartearen parte-hartzearen esperientziak kontatzeko erabiltzen dute, eta hirugarrenean gizarte parte-hartzea eta gatazken moldaketari buruzko proposamen tailerra egiten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak