Gizarte Ongizate Sailean bikoiztu egin dira laguntza eskaerak

Ubane Madera 2009ko eka. 15a, 19:12
Herritarren laguntza eskaerak bikoizteaz gainera, Arrasateko Udaleko Gizarte Ongizate Saileko aurrekontua "agudo agortzen" dabil; udal agintariek uste dute sail horretarako diru ekarpena handitu egin beharko dutela.

Krisi ekonomikoa eragin zuzena izaten ari da herriko familia, zerbitzu eta oro har, Udalaren funtzionamenduan. Besteak beste, laguntza eskaerak "bikoiztu" egin dira. Hala eman du aditzera Yolanda Perez de Arenazak, Gizarte Ongizate eta Kirol Sailetako udal agintariak, GOITBn egindako elkarrizketan: "Jendeak etxebizitzak, alokairuak eta hipotekak ordaintzeko premia handia dauka eta eskaerak askoz ere altuagoak izaten ari dira". 

Diruak agortzear

Udal ordezkariak esan du "gizarte ereduak" bidea ematen duela jendea "babes barik" uzteko, eta dio egoera horiei "modu egokian erantzun behar" zaiela. Edozelan ere, zinegotziak onartu du Gizarte Ongizate Saileko dirua "agudo agortzen" dabilela: "Eskaerak bikoiztu egin dira eta prestatuta geneukan partida ia agortuta dago. Jaurlaritzak berak ere igarri du hori eta esan zuen emango zuela diru gehiago. Baina hala ere ez da nahikoa izango eta gu jakitun izanda zein ardura dugun, seguru diru ekarpen handiagoa egingo dugula arlo horretan".



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak