Astelehenero moduan, batzarra egingo du udal gobenuak arratsaldean. Aurreikusitako gaien artean, besteak beste, nabarmentzekoa da gizarte larrialdietako laguntzekin lotuta, 2008ko laguntzak emateko irizpideak aztertuko dituztela, behin betiko onespena emateko.
Horrez gainera, euskara kontuak ere berbagai izango dituzte zinegotziek, izan ere, euskararen erabilera sustatzeko Kutxak egindako hitzarmen proposamena ere aztertuko dute.
Eta bestelako puntuen artean, Hirigintza Sailak proposatu du Gautxori Eremuaren Jarduera Urbanizatzaileko Programa onartzea hasiera batean.