Gizabidea Fundazioa Zarugaldera dator

Ubane Madera 2009ko urr. 16a, 15:25
Herentzia bati esker, Gizabidea Fundazioak Arrasaten izango du egoitza aurrerantzean, Zarugalde kaleko 30. zenbakian, hain justu ere. Gizabidea Fundazioak, gainera, gonbitea egin dio Mundukide Fundazioari etxea konpartitzeko, eta bien artean erabiliko dute, bada, etxe hura.

Lehenengo, baina, berrikuntza obrak egin beharko dituztela azaldu du Miren Erdoziak, Gizabidea Fundazioko idazkariak, "burokrazia kontuekin gabiltza orain". Eta obra horiek egin ostean estreinatuko dutela Arrasaten egoitza berria.

Herentzia emailea

Kontxita Azkarate 2007ko azaroaren 13an hil zen. Alarguna izaki (Jose Ayalarena), eta Gizabidea Fundazioarekin zuen loturarengatik erabaki zuen bere  etxeari erabilera egokia emango ziotela fundaziokoek.

Gizabidea Fundazioa

Fundazioari dagokionez, On Jose Maria Arizmendiarrietak bizitzako azken urteotan pentsatu eta gerora gauzatu zen egitasmoa da. Hain zuzen ere, 1981ean sinatu zuten Sortze Akta eta 1983an argitaratu zuten Estatuko Buletin Ofizialean. Jakina Mondragon Taldearen barruan dago fundazio hori. 

Labur esanda, On Jose Maria Arizmendiarrieta berak azaldu zuen Gizabidea Fundazioa "hezkuntza, lana eta aisialdia bera gizatiartzeko nahiaren" emaitza dela. Eta bide horretan, ikerketan, hezkuntzan eta formazioan sor daitezkeen beharrak asetzeko sortu zen fundazioa. Beti ere, eraldaketa sozio-ekonomikoak bultzatze aldera. 

Mundukide Fundazioa

Mundukide Fundazioa berriz, "lan munduko elkartasuna herri pobreen garapenera bideratzeko" helburuarekin sortutakoa da. Helburu hori lortzeko, "esperientzia kooperatiboaren baliabide eta ezagutzak" eskaintzen dizkiete komunitateei, garatu ditzaten.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak