Giro bikaina Udala auzoko San Esteban jaietan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abu. 3a, 16:38
San Esteban eguna ospatu dute Arrasateko Udala auzoan. Goizean meza entzun dute auzoko elizan eta jarraian gosaria egin dute Udalaitz-Azpi elkartean. Goiza lainotuta igaro dute, baina eguerdi parterako hobera egin du eta eguzkiak ederto berotu du.

Mahaiaren inguruan gustura aurkitu ditugu auzotarrak. Bertaratutakoek gazta, txorizoa, urdaiazpikoa eta edatekoak aurkitu dituzte prest elkartean. Madinabeitia soinujole aretxabaletarra ere atsedenik hartu gabe aritu da gosaria alaitzen, aurreko urteetan bezala.

Pilota txapelketa

San Esteban jaiak egubakoitzean hasi zituzten Udalan. Auzotarrentzat antolatutako pilota txapelketa jokatu zuten; domekan, ostera, afaria egin zuten auzotarrek. Giro ona izan zutela afarian azpimarratu du Martin Uribarren auzo-alkateak. Guztira 30 lagun inguru elkartu ziren, eta gaua giro alaian pasa zuten.

Puzgarriak eta kart zirkuitua

Auzotar nagusiak aurkitu ditugu Udalaitz-azpi elkartean gosaltzen. Baina, Udalako jaietan arreta handia eskaini diete aurten umeei. Hori horrela, puzgarriak eta kart zirkuitua izan dituzte euren gozamenerako. Aurrekontuaren arabera, auzoko txikienek ahalik eta ondoen pasatzeko egitaraua prestatzen dute Udalan. Lehenengo orduan gazte gutxi ikusi ditugun arren, eguna aurrera joan ahala asko izan dira puzgarrietara hurbil diren gaztetxoak. Madinabeitia soinu jolearen laguntzarekin egindako poteo herrikoia izan dute ondoren Udalan.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak