Gipuzkoako atleta onenak datoz Mojategira eguaztenean

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko uzt. 6a, 22:42
Gipuzkoako Challenge-aren proba bat jokatuko dute Arrasten; azken proba Donostian izango da datorren astean, uztailaren 16an. Jonathan Perez, Maialen Axpe eta Remi Diosdado arrasatearrak Gipuzkoako beste atletekin batera lehiatuko dira 18:00etan.

ipuzkoako Challenge-ko laugarren proba jokatuko dute eguaztenean Mojategin, Arrasaten, eta probintziako atleta onenak etorriko dira elkarren aurka lehiatzera. Distantzia ezberdinetako lasterketak, pertika eta pisu jaurtiketak eta hesien jauzietako probak ahalik eta denbora gutxien gainditzea izango da kirolarien helburu nagusia.

Naroa Agirre ere bai
Arrasaten egingo duten Challenge-aren proba honetan ibarreko atleta askok hartuko dute parte. "Arrasateko Remi Diosdadok, adibidez, 100 metroko lasterketan hartuko du parte. Maialen Axpek eta nik, berriz, pertika jaurtiketako probak egingo ditugu", azaldu du Jonathan Perez atleta arrasatearrak. "Probak kategoria guztietan jokatuko dira eta ibarreko ume eta gaztetxo askok ere hartuko dute parte", jarraitu du.
Naroa Agirre puntako atleta ere badator Mojategira. "Esan digu badatorrela proba ikustera eta salto ere egingo duela, ziurrenik", aurreratu du Perezek.

Marka onenak egitera
Jonathan Perezek azaldu bezala, lehiakortasun handia egongo da Mojategiko atletismo proba honetan. "Uztailaren bukaeran Espainiako atletismo txapelketa jokatuko dute Tenerifen eta kirolari asko hara begira daude. Txapelketa horretarako, baina, ezinbestekoa da marka, denbora, jakin bat edukitzea, eta askok ez dute oraindik lortu. Beraz, Arrasateko proba honetan Espainiako txapelketara joateko txartela eskuratu dezakete askok, eta lehia handia egongo da".

Espainiako txapelketan
Jonathan Perez lasai dago alde horretatik, berak baduelako txapelketara joateko balio duen marka eta Tenerifen egongo delako uztailaren 25etik 27ra. Lehen mailako atleten Espainiako txapelketa izango da hori. Urrian kadeteen mailakoa jokatuko dute eta han izango dira, besteak beste, Maialen Axpe, Lore Mar (egungo Euskadiko marka du) eta Eukene Dorronsoro debagoiendarrak.

Mojategiko egitaraua
Pertika jaurtiketa izango da Mojategin egingo duten lehen kirola, 18:00etan. "Proba horren berezitasuna izango da neskak eta mutilak elkarrekin lehiatuko garela", dio Jona-than Perezek. 19:00etan hasiko dira beste denak: luzera jauziak, 100 eta 400 metroko lasterketak, 800 eta 600 gramoko pisu jaurtiketak eta 110 eta 100 metroko hesi jauziak. Challenge-ko probetan egindako denborekin bataz bestekoa ateratzen dute eta lehen zortzi onenak sartzen dira irabazleen zerrendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak