Gipuzkoako Aldundiaren esku dago Iturbideko langileen auzia

Ubane Madera 2009ko eka. 15a, 19:41

Iturbide egoitzako azpikontratatutako langileen auzia ja ez dago Arrasateko Udalaren esku. Orain, Gipuzkoako Diputazioaren esku dago. Gasteizko Legebiltzarrean onartu zuten Gizarte Zerbitzuen legean zehaztu zuten egoitzak Diputazioaren eskumen direla bere osotasunean.

Hala jakinarazi du GOITBn Yolanda Perez de Arenazak, Gizarte Ongizate Saileko arduradunak. Hark emandako azalpenen arabera, "abenduan Gasteizko Legebiltzarrean onartu zuten Gizarte Zerbitzuen legea dela-eta, garbi zehaztu zuten egoitzak Diputazioaren eskumen direla bere osotasunean (orain arte zati handi batean ere hala zen). Gainera, Gipuzkoako Batzar Orokorrek onartu zuten 2009an udal egoitza guztiak Aldundiaren esku uzteko proposamena".

Hori horrela, udal zinegotziak argitu gura izan du Arrasateko Udalak orain ez dakiela zer egin dezakeen kontu horrekin: "Une honetan Udalak berak ere, edo gobernuan gaudenok ez dakigu zein den Iturbideren etorkizuna".

"Erantzun desproportzionatua"

Era berean, azpimarratu gura izan du Udalak egin zuela ahalegina egoerari irtenbidea emateko, baina protestan zihardutenek gogor egin zutela kontra: "Garbi dago Iturbideko langileen soldata, gure iritziz, baxuegia dela eta hori konpondu nahian egindako eskaintza langileek ez zutela onartu posible izan zen bitartean. Gainera, erantzun desproportzionatua eman zuten mugagabeko grebaren bitartez, eta orain ikusi egin beharko da Aldundiaren integrazioarekin zein aukera sortzen diren".    

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak