Gida baimenik ez, baina auto bat erosteko dirua bai

Xabier Urtzelai 2008ko uzt. 30a, 11:03

Atzo arratsaldean banatu zituzten Monte tabernan Xantini peñak antolatzen duen porrako sariak. 30.000 euro banatu zituzten saritan, eta kasualitatea, lehenengo bi sailkatuek txirrindulari-talde bera aukeratu zuten, hau da, bi irabazle izan ditu aurtengo porrak. Hala, lehenengo eta bigarren sailkatuei dagozkien sariak jaso zituzten –ia 20.000 euro–. Kopuru horren erdia Elgoibarrera joan zen; beste erdia Arrasaten geratu zen, 14 eta 15 urteko Jon Mendietaren eta David Enekotegiren poltsikoan.

Arrasateko bikote gazteak oraindik ez zeukan argi zertan gastatu behar zuten diru hori, ia 5.000 euro bakoitzarendako. Davijon izeneko porra zen eurena, bakarra egin zuten, 30 euroko apustua. Gida baimena ateratzeko adin barik, autoa erosiko luketela gustura; itxaron egin beharko du horrek. Lotsatuta ziren bi gazteak. Lotsatuta kazetarien galderen aurrean, lotsatuta beste irabazleen aurrean. Baina, Monteko arduradun Juancar Davilak euren izenak esan zituenean, lotsak ahaztu eta ti-tau hartu zuten saria.

 

Aurreratu moduan, Elgoibarrera joan ziren beste ia 10.000 euroak, Besa taldeko Ernesto Ezenarrok jaso zuen dirua: "Guri Samuel Sanchezek puntu erabakigarriak eman dizkigu, baita Frank Schleck-ek ere". Hala, diru kopuru polita irabazita, dagoeneko buruan dute Espainiako Itzuliko porra: "Orduan, baina, Contador egongo da porra guztietan".

 

Irabazleak eta sariak:

1. saria: Davion, 9.769 euro

2. saria: Besa, 9.769 euro

3. saria: Mikjos, 3.757 euro

4. saria: Jesusines, 751 euro

5. saria: Cien, 751 euro

6. saria: Kortezita, 751 euro

7. saria: Stopa, 751 eur

8. saria: Joel Mozo, 751 euro

9. saria: Gamarrakoa, 751 euro

10. saria: Ilario Ormaetxe, 751 euro

 

Monteko porrarekin batera, baina, Bergarako Lokatza Elkarteak egindako porrak ere arrakasta handia izan du. Jesus Gardoki izan da aurtengo irabazlea, eta 3.770 euro irabazi ditu. Informazio gehiago, eta argazkiak hemen

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak