"GIB birusak infektatuta gauden edo ez jakiteko, arrisku praktikak eduki eta sekula analisirik ez badugu egin, GIB-a eduki arren badaukatela ez dakiten pertsonek birusa beste pertsona batzuei ez transmititzeko…". Horiexek dira Sexologia Zerbitzuak eman dituen arrazoietako batzuk datorren abenduaren 2rako antolatu duten Frogaren Egunean parte hartzeko; edo bestela esanda, GIB froga egiteko.
Eguazten arratsaldean
Hitzordua egin dute 17:00etatik 19:00ak bitartean, Garibai etxearen bigarren solairuan. Eta iragarri dute Arabako HIESAren kontrako batzordekideak etorriko direla froga horiek egitera gura duen edozeini.
Informazio gehiago behar izanez gero: 943 25 20 66.