Gertu daukate Santamasetako egitaraua Komisiñuek eta Udalak

Jon Berezibar 2007ko abe. 10a, 14:10
Egubakoitzean Pier Paul Bertzaizen kantuekin hasiko dira aurtengo Santamas ospakizunak. Oraingo astean herriko lasterkariek zita daukate krossarekin eta arratsaldean ohiko binakako suelto txapelketa egingo da. Baina Santamasetako betiko "liturgia" egubakoitzean hasiko da txerriaren aurkezpenarekin eta pilota partiduekin. Hortik aurrera huts egin ezin dire hitzorduak: Txarri dantzie eta azoka. Komisiñuek eta Udalak gertu daukate egitarau osoa eta jarraian duzue irakurgai. Kartela ere dagoeneko eseki dute herriko hainbat txokotan.

"Agurre"

Honako hau duzue Santamas Komisiñueren aurtengo agurra:

"Antzinako iturrixe. Murun dragoia zauenetik ospatu izen da Santamas ferixie Mondrauen. 1976xen ahuldute zauen tradiziñuai ebatu eta barriro be baserri giruek bere ein hauen herrixe.  

Gizendu jaku txarrixe. Lau urteko etenaldixen ostien aurtenguen herriko kultur taldien arteko elkarlana sendotu ein da komisiñuan parte hartziaz. Honek, udalan laguntzaz, danok ezauketan doun jai herrikoi eta dotoria posible eittie bideratu dau.  

Saltoka dabil herrixe. Neguko bafadei aurre eitteko ez dau dantza apur bat ein, txistorra apur bat jan eta sagardaua dzanga eratia morukoik. Danok jarri deigun gure aldetik zeoze jai on batzuk izeteko eta gurekin ez dazenak gurekin egoteko.  

Umore barri barrixe. Jaixei kolorie eta umoria emuteko ez dau danok baserritxar jantzitxa egotia morukoik. Animau eta astindu hautsez betetako abarka horreik Santamas egunien.  

Ondo pasau Santamasetan!

"

 

 

Abenduak 14, egubakoitza:

  • 22:00: Amaia Antzokian,  PIER PAUL BERZAITZ.

 

Abenduak 15, zapatua:

  • 17:00: Amaia Antzokian, BERTSOTXONGILOAK.

 

Abenduak 16, domeka:

  • 11:00: Herriko kaleetan zehar Santamas KROSA (Haurrak).
  • 12:00: Kulturateko Areto nagusian kontzertua ARRASATE MUSIKALEKO TXISTULARI BANDA eta bertako ikasleen eskutik.
  • 12:30: Herriko kaleetan zehar Koadrilen arteko Santamas KROSA.
  • 18:30: Herriko Plazan, Arrasateko XI. BINAKAKO SUELTO TXAPELKETA (16 urte beherakoentzat)

 

Abenduak 18, martitzena:

  • 19:00: Kulturateko Areto Nagusian, “Baserritar Gazteak etorkizunari begira” Hizlaria: UAGA/EHNE-ko kidea.

 

Abenduak 19, eguaztena:

  • 19:00: Kulturateko Areto Nagusian, “Nekazaritza eta Globalizazioa”. Hizlaria: Paul Nicholson.

     

Abenduak 20, eguena:

  • 19:00: Kulturateko Areto Nagusian, HITZALDIA. “Arrasateko Baserria: jarduera, bizimodua eta ohiturak”. Hizlaria: Bixente Pagoaga.

 

Abenduak 21, egubakoitza: 

  • 17:30: ETXAFLERUAK
  • 17:30: Seber Altube Plazatik Herriko plazara, SEBASTOPOLEKO TITIRITEROAK. Eguraldi txarra eginez gero, Biteri Plazan.
  • 17:30: “TXOTXONGILOAREN ARTEA” erakusketaren inagurazioa Kulturaten.
  • 18:00: ESKAPARATE LEHIAKETAREN sari banaketa.
  • 18:30: SAMASIKU txarangaren kalejira.
  • 19:00: Herriko Plazan, Santamasetako TXERRIAREN AURKEZPENA.
  • 19:00: Arrasateko ERRALDOI ETA KILIKIEN KONPARTSA eta KONPARTSA TXIKIA. Herriko Plazatik irteera.
  • 22:00: Uarkape udal pilotalekuan PILOTA PARTIDAK

         *************************************

      Gabonetako Torneoa BBK Torneo de Navidad

      Bigarren Finalaurrekoa

      AGIRRE-RAI

      DIAZ-MENDIZABAL

      *************************************

      OLAIZOLA I – OTXANDORENA

      BENGOETXEA VI – BEGINO 

      Babeslea: Fagor Arrasate

  • 23:00: Herriko Plazan dantzaldia HAITZAMA taldearekin.
  • 00:00: Herriko Plazan, ZEZEN SUZKOA.

 

Abenduak 22, zapatua:

  • 9:00: ETXAFLERUAK.
  • 9:30: UDALAXPE txistulari taldea eta Arrasateko GAITEROEKIN DIANA.
  • 10:00: Herriko Plazan, TXOTX JAIA ETA TALUAK.
  • 10:00: Garibai etorbidean, GANADU FERIA.
  • 10:00: Biteri etorbidean, HEGAZTI ERAKUSKETA.
  • 10:00: Sebero Altube plazan FRUTA eta BARAZKI ERAKUSKETA eta LEHIAKETA.
  • 10:00: Herriko plazan  EZTI DASTAKETA.
  • 10:30: Jokin Zaitegi Plazan, ARTISAU langintzen jarduera FERIA.
  • 11:00: Laubide Plazan, UMEEN TXOKOA. Txatxilipurdi elkartearen eskutik.
  • 11:30: KALEJIRA: ARROSTAITZ eta LORE GAZTEAK dantza taldeak,  Arrasateko TRIKITILARIAK, UDALAXPE Txistulari taldea, Arrasateko GAITEROAK eta KOPLARIAK.
  • 11:30: ITURENGO ZANPANTZARRAK Arrasateko kaleetan.
  • 11:30: INCANSABLES txaranga  Arrasateko kaleetan.
  • 12:30: Herriko Plazan, ARROSTAITZ dantza taldearen ekitaldia.
  • 12:30: Zaldibarren, AIZKOLARIAK. Nazabal-Mugerza, Senosiain anaiak.
  • 13:00: Herriko Plazan, ARRASATEKO TRIKITILARIEN ekitaldia.
  • 13:00: Zaldibarren, HARRIJASOTZAILEAK. Perurena Aita-semeak.
  • 13:30: Herriko Plazan, LORE GAZTEAK dantza taldearen ekitaldia.
  • 14:00: Herriko Plazan, TXERRI DANTZA Herrikoia.
  • 14:30: Uarkape pilotalekuan, HERRI BAZKARIA. Txartelak salgai: Elkar liburudenda eta Monte eta Biona tabernetan. Salneurria: 15€.
  • 19:00: Herriko Plazan, TXERRI DANTZA eta LARRAIN DANTZA.
  • 20:00: Amaia Antzokian, BERTSO SAIOA. Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Andoni Egaña, Mikel Mendizábal, Amaia Agirre eta Jokin Labaien. Gai jartzailea: Lierni Altuna.
  • 20:00: Herriko Plazan, TXERRI ZOZKETA.
  • 20:00tik aurrera: Herriko Plazan, dantzaldia JO TA HANKA taldearekin.

 

Abenduak 23, domeka: 

  • 20:00: Amaia Antzokian GOSPEL kontzertua.

     FROM NEW ORLEANS: JOYFUL GOSPEL CHOIR!!! 

Abenduak 24, astelehena:  

  • 12:00: TXORONPIO eta TXORONPIA: Arrasateko auzo desberdinetan jasoko dituzte Olentzeroren gutunak.
  • 13:30: TXORONPIO eta TXORONPIA Seber Altube plazan.
  • 18:00: OLENTZEROREN irteera. Ibilbidea: Zaldibar, Portaloia, Otalora, Zarugalde, Udala Plaza, San Andrés, Garibai, Portaloia eta Herriko Plaza.
  • 19:30: Herriko Plazan, OLENTZEROREN AGURRA. MUTIL DANTZA ETA HERRI DANTZA.

 

Abenduak 31, astelehena

  • 13:00: Amaia Antzokian Arrasate Musikaleko musika BANDAREN KONTZERTUA.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak