Gazte bulegoak lau ikastaro ditu gertu; hain justu ere, txalaparta, dantza flamenkoa, zeramika eta argazkigintza ikastaroak dira horiek. Interesatuek gazte bulegora deitu behar dute 943 25 20 65 telefono zenbakira edo 'gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net' helbide elektronikora.
Txalaparta ikastaroa aste honetan bertan hasiko da. Eskola egunak aldatu dituzte aurten. Astelehenetan (18:00-20:00) eta zapatuetan (11:00-13:00) izango dira eta Ttakun txalaparta taldeak emango ditu. Martxoan, gainera, zeramika ikastaroa jartzeko asmoa ere badu.
Dantza flamenkoa, berriz, Askoa Etxebarrietak emango du apirilaren 13tik ekainaren 19ra; martitzenetan izango dira horiek. Argazkigintza gustuko dutenek, azkenik, jakin dezatela Antonio Munillok emango duela eta eskolak eguaztenetan, apirilaren 14tik maiatzaren 19ra izango direla, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Horietarako matrikulak 12 euro balio du ikasle edo langabetuendako eta gainerakoendako, 20 euro.