Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako plataformak deituta, astelehen gauean Gernikan izandako erailketa salatu zuten atzo arratsaldean Arrasateko plazan. Astelehenean, Gernikan, J.F.J.J inizialdun gizonak, haren emazte Izaskun Jimenez hil eta haren 19 urteko alaba larri zauritu zituen. Ertzaintzaren datuen arabera eztabaida baten erdian senarrak labana hartu eta Jimenez hil eta haren alaba zauritu zituen. Alaba, gurutzetako ospitalera eroan zuten. Erietxeak jakitera eman duenez, gazteak hobera egin du; egonkor dago, eta ez du arnasa hartzeko laguntzarik behar. Aipatu moduan, emakumeen kontrako eraso berri hori salatuz kalera irten ziren atzo hainbat herritar, tartean herriko politika munduko hainbat pertsona. “Emakumeei erasorik ez” lelopean, ordu erdiko elkarretaratzea egin zuten herriko plazan bildutakoek.