Geltoki berriak izango ditu Arrasateko autobus urbanoak

Ubane Madera 2009ko urr. 30a, 13:46
Urteen eta, bereziki, obren eraginez Arrasate aldatzen joan den neurrian, herriko zerbitzuak ere badoaz egokitzen errealitate berrira. Arrasate barruko urbanoak, adibidez, laster ibilbide eta geraleku berriak estreinatuko ditu, nahiz eta oraindik datak zehaztu barik izan.

Zabalgunean (Gelman), esaterako, dagoeneko ipini dute geraleku berri bat, markesina eta guzti. Urbanoa oraindik ez da handik pasatzen, baina aurreikusita dago Zabalgunea urbanoaren ibilbide berriaren barruan sartzea.

Legarre

Bestalde, Legarreko geralekua ere lekuz aldatuko dute eta, seguru aski, orain dagoenaren parean ipiniko dute berria; baina oraindik zehazteko dute behin betiko kokalekua.

Garaia

Eta, besteak beste, Udalak aurreikusita dauka, baita ere, Garaia inguruari zerbitzua emateko handik pasaraztea autobus urbanoa; kasu horretan zehazteko dutena da zein ibilbide egingo duen urbanoak inguru hartaraino iristeko. 

Hain zuzen ere, Arrasateko autobus urbanoaren gaineko txostena egiten dihardute eta hortxe finkatuko dituzte urbanoaren zerbitzu eta ibilbide berriak.

Informazio-zutabe berriak

Horrez gainera, aurten ere berritu egingo dituzte hainbat geralekutan dauden informazio zutabeak; urbanoaren ordutegia-eta dakarten zutabeak, alegia. Halako hamar berri erosi ditu Udalak. Adibidez, Garibai etorbideko geralekuan ipiniko dute zutabe berri horietako bat.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak