Gelmako urbanizazioa zabaltzear

Ubane Madera 2009ko mai. 26a, 17:22
Zoladura lanak egin ostean kenduko dituzte Gelmako obren itxitura egiten duen hesia. Dagoeneko hasi dira hainbat gune zolatzen, beraz, litekeena da astea bukatu baino lehen bukatzea Gelmako urbanizazio lanak.

Badoa itxura hartzen Gelmako etxebizitzak inguratzen dituen urbanizazioa. Obenerrekatik, etxeok eraikitzen dabilen enpresa sustatzailetik jakinarazitakoaren arabera, "ezustekorik ezean" asteon bertan kenduko dituzte Gelmako obrak ixteko ipinita dauden hesiak, eta inguru guztia zabalik utziko dute.

Izan ere, zoladura botatzea besterik ez zaie falta urbanizazio lan guztiak bukatzeko. Eta hori asteon egingo dutela aurreikusi dute. Are gehiago, dagoeneko hasita dira zoladura botatzen.

Horrez gainera, etxebizitzen ingurua urbanizatzeaz gainera, besteak beste, zubia berritu egin dute, errekaren alde bata eta bestea lotzen dituen zubia, mataderoko biribilguneraino doana. Zubia zabaldu egin dute dezente, eta dagoeneko zirkulaziora zabalik dagoen arren, hari ere zoladura eta erremateak falta zaizkio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak