Gehiago merezi izan arren, Mondrak azkeneko minutuan jaso zuen berdinketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko aza. 18a, 14:06
Badirudi Mondra azkeneko minutuan puntuak galtzera ohitu dela; zapatuan, hirugarren aldiz jarraian, denboraz kanpo jaso zuen etxeko taldeak berdinketaren gola. Modu horretan, bi puntuk ihes egin zuten Mojategitik.

Etxeko taldeari kosta egiten zaio hasieratik partiduan sartzea; hala, lehenengo zatian nahiko motel aritu ziren arrasatearrak. Ez ziren zelai erdiaren jabetzarekin egin eta baloi dezente galdu zituzten. Baina, aurrean zuten jokalariek ere ezer gutxi egin zuten. Hori dela eta, lehenengo zatiko 37. minutuan, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten etxekoek. Atzealdean Lazpiurrek hasitako jokaldi baten ondoren, Lopezek baloia sareetan sartu zuen. Atsedenera markagailuan aurretik joateak mesede egin zien arrasatearrei. Hala, bigarren zatian gehiago izan zen etxeko taldea. Aparteko jokorik egin gabe, Mondrak bigarrena egiteko aukerak izan zituen: Garinek area barruko jaurtiketa batean eta Gotzonek buruz errematatutako beste batean, adibidez.

Denboraz kanpo

Azkenean, baina, Ordiziak egin zuen gola, arauzko 90 minutuak pasatu zirenean. Beste behin, Mondrak azkeneko momentuan galdu zituen bi puntuak.
Zapatuko berdinketa eta gero, Mondra sailkapeneko 10. postuan dago. Datorren astean Berioren aurka jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak