Udaero programa azken txanpan sartu da. Gaur egingo dute festa handia, eguenean aurtengo egitarauari agurra emateko balioko duen lau egunetako irteera egin aurretik. Eguerdi aldean gaztetxera egingo dute bisita; hasierako asmoa zen gaztetxea barrutik ezagutu eta bertan bazkaltzea baina bertan sabaia jausi denez, gaztetxeko kanpoaldea –ortua eta rokodromoa, besteak beste– bisitatuko dute. Gero, gazte txoko baten bazkalduko dute.
Arratsaldean, berriz, Aretxabaletako gaztelekura joango dira gaztetxoak: Arrasateko The Convicts taldeak joko du bertan, festa borobiltzeko.