Gaztetxea gertu dago ikasturte berrirako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko ira. 3a, 19:19
Ohitura denez, abuztu osoan zehar mantenu eta itxuraldatze lanak egin dituzte gaztetxean ibili ohi diren gazte arrasatear batzuk. Agertokia aldatzea eta margolanak egitea izan dira egin diren lan nagusiak. AGAKOk –Arrasate Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua– zapatuan emango dio hasiera ikasturte berriari, Never Surrender talde arrasatearraren festa bereziarekin.

Urtero moduan Arrasateko gaztetxeak ez du oporrik izan abuztuan, eta gaztetxean diharduen gazte talde batek abuztua aprobetxatu du obrak egiteko. Lanon artean garrantzitsuenak agertokia aldatzea eta margo lanak izan dira. Hala, agertokia guztiz aldatu dute, jakinarazi dutenez, "duela bost urte egurrak aldatu barik eta ustelduta" zeudelako. Horrez gain, beltzez margotu dute agertoki osoa eta oihal beltza ere jarri diote.
Bestalde, hainbat margolan egin dituzte. Horien artean nabarmentzekoa da gaztetxearen atarian Biona taberna mitikoari egin dioten omenaldia.

Zapatuan, ikasturteari hasiera
Abuztuan ibili den taldea pozik agertu da, diotenez, "bi helburu nagusiak bete direlako: agertokia aldatzea eta ataria txukuntzea".
AGAKOk zapatuan emango dio hasiera ikasturte berriari. Horretarako Never Surrender taldeak 108. kontzertua eskainiko du. Kontzertu berezia izango da, sorpresa eta garagardoz betea –120 litro garagardo doan banatuko dira–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak