"Gaztetxe Eguna, ospakizunerako eta herriari egiteko gai garena erakusteko eguna izango da"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko api. 22a, 18:28
Gaztetxearen 19. urteurreneko aste bukaera potoloena biziko du AGAKOk; zapatuan izango da egun handiena: Gaztetxe Eguna. 160 lagunendako tokia dago bertso bazkarian eta gaztetxea lepo betetzea espero du asanbladak. Ion Ugarte (Arrasate, 1985) aritu da, besteak beste, eguna antolatzen; harekin egon gara.

Gaztetxe Eguna izango da zapatuan, baina biharkoa ere egun berezia duzue, ala?
Hala da. Euskal Herriko 28. Espeleologia jardunaldiak izango dira eta diapositiba emanaldi bat egingo da. Horrez gain, Oñatiko espeleologia taldekoek Joseba Iglesiasen omenezko diapositiba emanaldia egingo dute. Jardunaldiak 18:30ean hasiko dira. Gauean, berriz, Xasta eta Zea Mays taldeen kontzertua egongo da. Sarrerak bost euro ordaindu beharko da.

Eta zapatuan, Gaztetxe Eguna. Zertarako antolatu duzue?
Herri osoarendako antolatu dugu, ospakizun egun handi moduan. Baina herriari zer egiteko gai garen erakutsi gura diogu, hots, indar handia dugula.

Zein da egitaraua?
Goizetik goizerako egitaraua antolatu dugu: 12:00etan triki-poteoa, 15:00etan bertso bazkaria gaztetxean eta bazkalostean, Urretxu-Zumarragako punk talde ibiltari batek girotuta, jolasak egingo ditugu herriko kaleetan. Eta azkenik, gaupasa. Domekan, bestalde, bat egingo dugu AHT-aren aurkako mendi martxarekin.

Amaitzeko, ospatu diren ekitaldien balorazioa egiterik bai?
Orain arteko harrerarekin oso pozik gaude. Jende asko hurbildu da, eta adin ezberdinetakoa. Herrian babesa dugu eta horrek indarra ematen digu aurrera egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak