Gazteendako komiki tailerra

Ubane Madera 2009ko azaroaren 3a

Komiki tailerra egingo dute Udal Bibliotekan. Gazteei zuzendutako ekimena da, hain zuzen ere, 14 urtetik gorako gazteei, marraztea gustuko dutenei, jakina. Izenemate epea azaroaren 10era arte izango da zabalik (Bibliotekan).

Hitzordua da azaroaren 13 eta 14an. Eskolak, berriz, izango dira egubakoitz arratsaldez, 17:30etik 20:30era, eta zapatuan, goizez, 10:00etatik 14:00etara.

Irakasleari dagokionez, Anartz Aranguena komikigileak gidatuko ditu gazteak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak