Gaurtik, astelehena, zabalik izango da Garibai

Ubane Madera 2007ko urt. 29a, 10:04
Gaurtik aurrera, Garibai etorbidea atzera ere zabalik izango dugu. Hori bai, aurrerantzean, Maalako biribilgunetik Biteri aparkalekuraino errepide zatian bakarrik zerbitzu publikoak sartu ahal izango dira: autobusak (Pesa, urbanoa, ikasleenak, Aramaiorakoa…) eta taxiak. Gainerako ibilgailuek debekatuta dute sartzea.

Hori horrela, etorbidearen lehen zati horretan, espaloia eta errepidea maila berean daude, oinezkoek lehentasuna dute-eta.

Geltokiak Garibaira

Garibai zabaltzeak ekarriko du, baita ere, autobus geltokiak, orain arte Saiolanen atzean (Cerrajeran) zeudenak, lehengo lekuetara bueltatzea, Abaroa parera. Hain justu, bi geralekuetan obra egin du Udalak espazioa handitzeko, besteak beste, Lurraldebus dela-eta, orain lehen baino autobus gehiago ibiltzen delako. Cerrajerako autobus geralekuari dagokionez, berriz, "desagertu egingo da", esan du Zerbitzu Sailak.
Garibai etorbidean izan den beste aldaketetako bat da komun publikoa ipiniko dutela, Seberren dagoenaren antzerakoa, bakarrik garbitzen den horietakoa. Gasteizen dago, muntatuta eta guzti. Arrasatera ekartzea falta da, baina hori eguraldiaren arabera egin ahal izango dute.

Arrasate pasealekua itxi

Obra kontuekin jarraituz, udaltzaingoak abisatu du gaur Arrasate pasealekua itxi egingo dutela Batzokiaren atzeko alde inguruan. Beraz, han garajea dutenek Foruen plazatik egin behar dute sartu-irtena egiteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak