Tokiko Gobernu Batzarrak hainbat kexu landuko ditu

Ubane Madera 2007ko ira. 10a, 14:51
Astelehenean, hilak 10, arratsaldeko hiruretan batzartuko da Tokiko Gobenu Batzarra, ohiko bileran. Hainbat gai ditu zerrendan aurreikusita. Tartean obra batzuk eta herritarren kexuak izango dituzte berbagai.

Herritarren kexuei dagokienez, tabernekin lotutakoak dira. Izan ere, Zarugalde kalean dagoen Arrogoi tabernan, Garibai etorbidean dagoen Garibai tabernan eta Olarte kalean dagoen Ispilu tabernan izandako eragozpenengatik kexuak aurkeztu dituzte hainbat herritarrek udaletxean.

Horrez gainera, eta taberna kontuekin jarraituz, gaur aztertuko dituzte, baita ere, Otalora kalean dagoen Taupa tabernan ipinitako sonografoaren emaitzak zelakoak izan diren. Emaitzen arabera zigor neurriak har ditzake Udalak.

Obrei dagokienez, berriz, gaurko Tokiko Gobenu Batzarrean hala onartzen badute, behintzat, Arrasate Mendebaldeko saihesbidearen, edo bestela esanda, Olandixoko tunelaren proiektua jende aurrean jarriko dute eta terrenoen desjabetze espedientea hasiko dute.

Obrekin jarraituz, Iturripeko kiroldegia ere berbagai izango dute gaurko batzarrean, hain zuzen ere, kirol entitateek erabiliko dituzten lokalak birgaitzeko proiektuari dagozkion obrak esleitzeko proposatuko dute.

Eta proposatuko dute, baita ere, Arrasaten, traba arkitektonikoak kentzeko proiektua esleitzea edo adjudikatzea. Eta Arrasate Pasealekuan ur eta saneamendu eroanbideak aldatzeko eta espaloia berregiteko obrak esleitzea. Bukatzeko, Gesalibar eremurako plan berezia idazteko lanak esleitzea ere porposatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak