Gaur, Mondrako nesken omenezko jaia Kajoi tabernan

Xabier Urtzelai 2009ko aza. 6a, 12:07
FBKB jaia (Futbola Bai, Kajoi Bebai) egingo dute gaur, egubakoitza, Kajoi tabernan. Jaiak balioko du Mondrak emakumezkoen taldea omentzeko, eta bultzadatxoa izango da Mondrarendako.

Bultzada diogu, aurrekontua betetzeko zuzendaritzak antolatu duen ekitaldien barruan dagoelako gaurko jaialdia; Kajoi tabernak gaur batzen duen dirua klubarendako izango da.
Ekimen txalogarria da, Mondrako presidente Patxi de Andresek orain dela aste gutxi adierazi ziolako GOIENKARIAri gaur egun oso zaila dela babesleak topatzea, eta horrelako ekimenak egin behar dituztela. Dirua batzeko beste ekimen bat da, esaterako, Bederatzitik Sei, Mondrako porrie Arrasateko hainbat tabernatan bete daitekeen apustu orria.


Jaialdia 18:00etan hasiko dute, puzgarriekin eta hiruko futboleko torneoarekin. 19:00etan poker torneoa hasiko dute eta 23:00etan kontzertu akustikoa izango da: Mery May eta Ziggy and Koustic igoko dira taula gainera. Jaialdia amaitzeko, 03:00etan txokolate beroa banatuko dute tabernan. Mondrako neskek neurrian ibili beharko dute, Eibarren jokatuko dute-eta asteburuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak