Gaur mobilizazio eguna izan da Debagoienean ere

iban arantzabal 2006ko abe. 20a, 19:56
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizatzeko deia egina zuen gaurko. Hala ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek debekatu egin ditu mobilizaziook. Gaur ez dira egin pentsatuta zeuden ekintza guztiak. Goizekoak ez dira egin, baina arratsaldean egin dira manifestazioa eta baita argazkiko burrundara informatiboa ere.



Autodeterminazioaren alde, baldintza demokratikoak Euskal Herriarentzat lelopen zegoen deitua mobilizazioa Euskal Herri osoan. Debekua Baltasar Garzonen eskutik heldu da.  Epaileak bai Guardia zibilari bai Ertzaintzari agindu dio mobilizazioak debekatzeko. Garzonen autoak ez zituen galarazten Debagoieneko ekintzak, izan ere, hainbat herri konkretatu ditu, baina zerrenda horretan ez dira agertzen Debagoienekoak.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizazioaren beharra nabarmendu du egunotan, prozesua "blokeatuta" baino "bahituta" dagoela argudiatuz. Euskal Herriaren borondatea errespetatzeko deia egin du beste behin. LAB-ek ere bat egin du mobilizazioekin.

Bestalde, ezezagunek sua eman diete Hotel Mondragonen ondoan dauden bi kontenedoreri. Ezin izan dugu jakin gaurko egunarekin loturarik duten edo ez. Hori bai, kalte handirik ez dute eragin eta ez da inor zauritua izan sute txiki horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak