Gaurko krossa Ferixalekutik aterako da eta bidean zazpi kilometro egin ostean, Ferixalekuan izango du helmuga. 16 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da. Eta Arizmendi Ikastolak antolatu duen arren, edozeinek parte har dezake.
Galizia, Andaluzia, Extremadura eta Euskal Herria
Biharko ospakizunei dagokienez, berriz, horiek ere Ferixalekuan egingo dituzte. 11:00etan egingo diote ongi etorria Argitxori, ikastolako maskotari, eta gero Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikuskizunak egingo dituzte.
Era berean, 14:00ak bitartean tailerrak eta puzgarriak izango dira. Eta 14:00ak arte, baita ere, Galizia, Andaluzia, Extremadura eta Euskal Herriko jaki eta edaridun txosnak ipiniko dituzte.
Antzerkia
12:00etan, berriz, beste berritasun bat estreinatuko dute, kale antzerkia egingo du-eta, Arizmendiko antzerki taldek. Bukatzeko, 12:30etik 13:30ak arte herri kirolen finalak jokatuko dituzte.