Gaur hasita, "Uda Giroan" saioa Arrasate Irratian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko eka. 29a, 14:30
San Juan jaiak amaituta, Arrasate Irratiko "Igo Autobusera!" irratsaioak atsedena hartu du eta urrian itzuliko da 107.7ko autobusa uhinetara; bien bitartean, "Uda Giroan" saioak hartu du lekukoa. Goizeko 10etan hasi eta eguerdiko 12ak bitartean, eguneko gaiekin batera, urteko sasoiarekin bat datozen gaiak landuko dituzte herriko irratian, besteak beste, Donostiako Aquariumera eta Arrasateko Musakolako igerilekuetan murgilduko zarete Arrasate Irratiarekin bat eginez gero. Estreineko saioan gaur, besteak beste, Alakanteraino bizikletan joan diren erretiratu koadrila baten bizipenak batu dituzte; behean duzue aipatutako elkarrizketa entzungai.

Dagoeneko udan sartuta, bainujantzia soinean dutela ekin diote gaur Arrasate Irratiko esatariek asteko irratsaioei; izan ere, gaur estreinatu du 107.7ak, "Uda Giroan" saioa. Herriko eta ibarreko albisteak kontatzen hasi dute gaur ere bi ordutako saioa. Ondoren, Donostiako Aquariumean eta Musakolako igerilkuetan murgildu dira, Joxe Landaren eguraldi iragarpena entzun eta gero. Saioaren bigarren orduan, berriz, bizikleta gainera igo eta Alakanterainoko bidaia egin dute Oñati eta Eskoriatzako erretiratu kuadrila bat gidari zutela. jarraian duzue, hain zuzen ere, aipatutako bidaia horretan parte izan diren Jexux Biain eta Jose Luis Gorostiagak kontatutakoak entzuteko aukera.

Bihar ere, beste "Uda Giroan" saio bat izango da, egunero moduan, zuzenean goizeko 10etan (goizetako hitzordua aukeratuz gero) edo arratsaldetako errepikapenetan (arratsaldeko 14:00etan, 17:00etan, 19:00etan) eta baita gaueko 22:00etan ere. Biharko saioan, besteka beste, ortu ekologikoen gainean eta haur sahararen aldeko "Oporrak Bakean" egitasmoaz jardungo dute herriko irratian.

Informazioa jasotzeaz gain, baina, Arrasate Irratiko entzuleek sekulako sariak eskuratzeko aukera izango duzue; horien artean, Donostiako Aquariumerako eta Musakolako kanpoko igerilekuetarako txartelak. Zozketa egubakoitzean izango da, 11:45ean. Parte hartzeko hainbat bide dituzue: 943-25.05.05 telefonora deituta edo irratia@goiena.com helbidera mezua bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak